Martxoaren 21a, Astelehena

8:30etan lehenengo umeak etorri dira. Guztiak heltzen ziren bitartean gurekin zeudenak zelaian egon dira pilotekin jolasten. Ume guztiak heldutakoan borobil handi bat egin dugu eta taldeak osatu ditugu.

Monitore bakoitzak bere taldearekin hainbat aktibitate egin ditu; futbola, saskibaloia, jolasak, etb.

Hamaiketakoa hartu ondoren saskibaloi eta futbol partidak jolastu ditugu. 12:45ean dantza-monitorea etorri da eta denok batera dantzatu egin dugu egunarekin amaitzeko. Etxera joan baino lehen guztiok erabilitako materiala batu eta gorde egin dugu hurrengo egunean berriro erabiltzeko eta ondo pasatzeko.