Badago martxan Atxuri-Soloko txiki taldea!!

Gure taldeak larunbat honetan ligako lehenengo partidua lehiatu zuen Begoñazpi ikastolaren aurka.

Goizean goiz jaikitzea egokitu bazitzaigun ere, Atxuri-Solokoetxeko neskek adorez  eta indartsu ekin zioten jokatzeari. Azkenean emaitza guztiz pozgarria izan ez bazen ere, gustura amaitu genuen saioa eta hurrengo partidua jokatzeko gogoak dauzkagu jada.

Datorren partidua iristen den arte, momentuz, gu entrenatzen jarraituko dugu, ahalik eta gehien hobetu dezagun, betiere giro onean eta taldean disfrutatuz.

Aupa Atxuri!

Gure taldeak