ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

Dagoeneko gabonak heldu dira, ikasturtearen lehen hiru-hilabetea atzean utzita (ze arin pasatzen den denbora!!!). Kirikiñon ohitura da oporraldi bakoitza baino lehen merendola bat egitea, ondorioz, gure saskibaloiko bi taldeek urteko azken entrenamendua festa giroan ospatu dute.
Hala ere, oporretan zehar dena ez da jatea izango. Txikiek Begoñazìko txapelketan hartuko dute parte urtarrilaren 3-an, eta nagusiak PIN-ean arituko dira (abenduaren 28 eta 30) aurreko urtean bezala. Horrez gain, jokalari batzuk gabonetako kanpusean egongo dira ere, beraz ez dirudi saskibaloian jokatzea ahaztuko zaienik!
Gainera, datorren urteak gauza berri asko ekarriko dizkigu. Txikitxoek beraien lehen partidak jolastuko dituzte zelai osoa (5×5), eta nagusiek ere beste talde berri batzuen aurka jokatu beharko dute. Egia esan urte amaiera gogorra izan da jokalari batzuentzat, asko sukarrak jota egon baitira azken asteetan zehar, beraz bueltarako guztiok 100%-ean egotea espero dugu!
Bukatzeko, gabon onak eta urte amaiera paregabea izatea opa dizue Bizkir-campusbilbao familiak. Zorionak eta datorren urtera arte!

BAT, BI, HIRU, BI, KIRIKIÑO IRABAZI!