URTE BERRIAREKIN BATERA, BIGARREN ITZULIA DATOR!

URTE BERRIAREKIN BATERA, BIGARREN ITZULIA DATOR!
Urtarrila heldu da jada eta gure taldeek berriro ere talde berdinen kontra jolastu beharko dute hemendik aurrera. Zapatu honetan kirikiñon jokatu dira bi partiduak, eta biak galdu diren arren, gure jokalariek gogotsu jarraitzen dute.
Hasteko, aurreminibasketeko neska-mutilak aritu ziren, LaSalle liderraren aurka. Kasu honetan lehen zatia irabazi zuten etxekoek, baina hurrengo 3 zatietan kanpokoak nagusitu ziren. Hala ere jokalarien zein talde jokoaren hobekuntza nabaria da, LaSalleren aurka jokatu zen lehen partidua askoz desorekatuagoa izan baitzen. Hala ere, beti bezala emaitzari garrantzia kendu eta kiroltasuna eta errespetua bezalako balioak sustatzea garrantzitsuagoa dela gogoratu behar dugu. Hau baita eskola kirolaren helburu nagusia.
Nagusiek aldiz, bigarren itzuliari hasiera eman zioten, ligako lehen jardunaldian aurka jokatu zuten taldearen kontra, urretxindorraren kontra hain zuzen ere. Eta emaitza lehenengo partiduaren antzekoa izan zen arren, gure nesken hobekuntza ere nabaria da. Urte zaila hari da izaten emaitzei dagokionez, baina neskak beti datoz gogotsu entrenamenduetara eta egia esan talde jokoak hobekuntza nabaria izan du.
Bigarren itzuli hau lehena baino hobea izatea eta gure jokalariek saskibaloiarekin gozatzen jarraitzea espero dugu!
Aupa kirikiño!!!