Liga bukatu da!

Liga bukatu da!

Asteazken hau jaieguna zela aprobetxatuz, Kirikiño eta Indautxuko eskolaren arteko «derbia» ikusi ahal izan genuen Kirikiñoko polikiroldegian.
Partida oso polita eta entretenigarria  izan zen ikusleentzat, bi taldeek oso ondo jolastu baitzuten. Gainera, markagailuan ere lehia handia egon zen, etxeko taldeak azkeneko minutuan partida bereganatu zuelarik.
Goraipatzekoa da ume guztien esfortzua eta kiroltasuna, lehen esan bezala emaitza oso estua izan baitzen, baina hala ere, joko garbia izan zen nagusi partidu osoan zehar.
Txurdinagakoentzat gainera emaitza berezia izan zen, bigarren faseko lehen garaipena suposatu baitzuen eta umeak asko poztu ziren irabazi izanagatik.
Azkenik, partidu hau ligako azkena izan dela esan beharra dago (bukaera paregabea benetan), baina horrek ez du esan nahi sasoia bukatu denik. Bi taldeak berriro ere elkarren kontra arituko dira Bizkir-ek antolaturiko topaketetan, beste talde batzuekin batera.


Aupa Kirikiño!