Atxuri-Solokoetxeko neska nagusiak bikain hasi dira ligan.

Infantil neskak bikain hasi dira ligan. Aurretik, lagunarteko partida batzuk jolastu genituen martxan jartzeko. Liga, momentura arte, arrakasta handia izaten ari da.Jarrera ezinhobea erakusten ari dira. Pasa den larunbatean, euskaraldiarekin bat eginez, ligako “derbia” jolastu genuen Balmasedaren aurka. Garaile ateratzeaz gain, saskibaloiaz eta euskaraz gozatu ahal izan genuen.

Horrela jarrai dezala!!

Azkenean heldu da garaia!

Gure txikien taldea jada urduri zegoen azken bi astetatik hona, egunero galdetzen ea noiz izango zuten partidua. Gogoak nabarmendu ziren zelaian jokatzerakoan. Aurrean Dosa Salesianos taldea zuten, eta garaitzeko gai izan ez baziren ere, guztiek disfrutatu zuten. Lehenengo urtea lehiaketan murgildurik, gogoz beterik daude atxuriko txikienak, topera jarraitzera!.

Txanponaren beste aldea minien taldean aurkitzen dugu. Lehenengo partiduaren ostean, gogoz hartu zuten erronka. Erritmo frenetikoz jokatu zen partidua. Aurrean zegoen taldea ez zituen gauzak erraztu, baina esfortzu handiz lehenengo garaipena lortzeko gai izan ziren! Ospatu eta guzti, merezi dute eta. Honengatik Zorionak eta aupa Atxuri!

Derbi en lo más alto de la definición de deporte escolar.

A veces definir deporte escolar se convierte en algo tan fácil como mostrar una imagen. Este fin de semana en Atxuri jugaban los equipos infantiles de Atxuri-Solokoetxe y Madi. Ver a las 17 participantes posar juntas con una sonrisa define muy claro que competir es compatible con el desarrollo personal de cada una de las jugadoras.

Para BizKir-campusbilbao es una alegría colaborar en el desarrollo de las actividades de deporte escolar con ampas y centros para los que esa imagen va más allá del resultado final. Y por supuesto nuestro agradecimiento a nuestros monitores y coordinadores que trasladan esa idea cada día de entrenamiento y de partido.

Batzutan Eskola Kirola, irudi bat ikustea baino ez da.

Asteburu honetan, Atxurin, Atxuri-Solokoetxe eta Madi infantil nesken taldeak jolasten zuten. 17 parte hartzailei, irribarre horrekin ikusita, argi dago lehiaketa bateragarria dela garapen pertsonalarekin.

BizKir-campusbilbao-rentzat poztasun handia da Ampa eta zentruen aktibitateen garapenarekin elkarlanean aritzea eta irudi hori gauza guztien gainetik egotea.

Eskerrak eman nahi diegu, gure monitore eta koordinatzaileei, ideia hori entrenamendu eta partiduetan sustatzeagatik.


Badago martxan Atxuri-Soloko txiki taldea!!

Gure taldeak larunbat honetan ligako lehenengo partidua lehiatu zuen Begoñazpi ikastolaren aurka.

Goizean goiz jaikitzea egokitu bazitzaigun ere, Atxuri-Solokoetxeko neskek adorez  eta indartsu ekin zioten jokatzeari. Azkenean emaitza guztiz pozgarria izan ez bazen ere, gustura amaitu genuen saioa eta hurrengo partidua jokatzeko gogoak dauzkagu jada.

Datorren partidua iristen den arte, momentuz, gu entrenatzen jarraituko dugu, ahalik eta gehien hobetu dezagun, betiere giro onean eta taldean disfrutatuz.

Aupa Atxuri!

Gure taldeak

Berriro bueltan gaude!

Irailaren 10ean eskolen entrenamenduei hasiera emango zaie zenbait zentrotan, BizKirrek koordinatzen dituen eskola kirolak, “Madre de Dios”-en (MADI), Atxuri-Solokoetxen, Indautxuko eskolan eta Kirikiñon burutuko dira, berriz ere konfiantza jarri baitute gure lan egiteko eran eta honela, BizKir kampus bilboko pertsonal profesionalenek beraien eskolaz kanpoko kirol aktibitateak dinamizatu ahal izango dituzte.

Saskibaloia, futbola, patinak, esku-pilota, zumba, gimnasia erritmikoa eta heziki bisio eta irakurmen pertsonalizatu batera egokituak, eskola bakoitzak burutzen dituenak, Bizkaiko Foru Aldundiko eskola kiroleko programatik.

Kurtso honetan nobedade berri bat daukagu, iazko probak izan zuen harrera ona ikusita, aurten gure app berria (Android eta ios) aterako dugu, non kirolariek eta familiarrek eskola bakoitzean burutuko diren aktibitateen albisteak, emaitzak eta ordutegiak kontsultatu dezaketen.

Laster lehen albiste, argazki eta bideoak.

El 10 de septiembre arrancan en algunos centros  los entrenamientos de las eskolak, el deporte escolar que coordinamos desde BizKir en Madre de Dios “MADI”, Atxuri-Solokoetxe, Indautxuko Eskola y Kirikiño, que han vuelto a depositar su confianza en cómo hacemos las cosas para que el personal más profesional de BizKir-campusbilbao dinamice sus actividades deportivas extraescolares.

Basket, fútbol, patines, eskupilota,, zumba, gimnasia rítmica  y heziki adaptados a la visión y lectura personalizada que cada eskola hace del programa de deporte escolar de la Diputación Foral de Bizkaia.

Este curso tenemos una novedad:  tras la buena acogida de la prueba del año pasado,  lanzamos nuestra app (para Android e ios), en la que deportistas y familias podrán consultar horarios, resultados y noticias de las actividades que se desarrollan en cada eskola.

Pronto las primeras noticias, fotos y videos.