Euskaraldian saskibaloia euskaraz Kirikiñon!

Asteburu honetan bi partida bizi izan  ziren kirikiñon, eta emaitza ezberdinak izan ziren arren, talde biek oso ondo jolastu baitzuten.

Hasteko, txikien txanda izan zen eta euren lehen garaipena lortu zuten txapeldunek! Dagoeneko nabari da partiduen dinamikara ohitzen hasi direla, eta elkarren artean gehiago jolasten dutela.

Hainbat jokalarik sartu zituzten saskiratzeak, baina orokorrean denak aritu ziren ondo, bakoitzak bere erasotzailea defendatzen, talde moduan jokatzen eta batez ere elkar animatzen!

Neska mutilen motibazioa oso nabaria da, eta lehiaketari betiere garrantzia kendu behar zaion  arren, oso polita da umeak saskibaloiaz hainbeste gozatzen ikustea!

Nagusiek jarraian jokatu zuten Cervantes taldearen aurka, eta garaipena ezin arren, partidu ona jokatu zuten gure neskek. Hasiera nahiko berdindua izan zen, baina 5. zatian abantaila nahiko zabala lortu zuten kanpokoek, partidua erdi erabakita utziz.

Hala ere, partidua orokorrean oso berdindua izan zen eta etxekoek jokaldi onak egin zituzten, defentsan ere hobekuntza nabariekin (bakoitzak berea hartuz, laguntzak eginez, goitik defendatuz…).

Jolasten aritu ez zirenak ere topera ibili ziren animatzen, eta hau beti bezala azpimarratu beharra dago.

Beste alde batetik, asteburu honetan euskaraldia ospatu dela esan beharra dago, beraz aipamen txiki bat egin beharko diogu. Saskibaloian ere, eta beste kirol guztietan euskaraz egin daitekeelako 365 egunez!

Aupa Kirikiño

Jardunaldi bikoitza Kirikiñon!

Asteburu honetan bi partidu jokatu dira Kirikiño ikastolan. Hasteko, 2008koak Begoñazpìren kontra aritu ziren,  Txurdinagako “derbi” bezala sailkatu daitekeen topaketan. Gogor ekin zioten partiduari neskek baina minutuak pasa ahala Begoñazpi markagailuan urruntzen hasi zen.

Presioa gainditzeko arazoak izan zituen taldeak, baina partiduan zehar oso momentu onak egon ziren ere (3. eta 6. zatian batez ere), eta gutxienez partzialen bat irabazi ahal izan zuten.

Amaierako emaitza porrota izan arren, taldeak lanean jarraitu behar du, gauza berriak ikasiz, betetako akatsak zuzenduz eta saskibaloiaz gozatuz! Energia aldetik ezin du inork talde hau garaitu!

 

Minibasketekoen ostean, aurre-minibasketekoen txanda izan zen, euren lehen partidu ofiziala hain zuzen ere. Urduritasuna eta motibazioa begi-bistakoa zen eta egia esan oso lan txukuna bete zuten jokalari guztiek. Gainera, atsedena hartzen hari zirenek ez zioten animatzeari utzi!

Partidua Esclavas Fatima ikastetxearen aurka izan zen, eta garaipena lortzea ezinezkoa izan zen arren (bi berdinketa eta bi porrot), neska-mutilek oso gogotsu jokatu zuten, elkar animatuz eta lagunduz, benetako talde baten moduan. Nagusien kasuan bezala, urtea oso luzea da eta oraindik gauza asko daude lantzeko. Umeek larunbat honetan erakutsitako motibazioak altu jarrai dezala espero dugu!!

Aupa Kirikiño!!

Minibasketeko liga hasi da!

Urri osoa entrenatzen egon ostean partidu ofizialekin hasteko garaia heldu da, eta asteburu honetan Miribillara hurbildu behar izan gara Urretxindorraren aurka jokatzeko. Aurreko urtean jokatu zuten jokalarientzat partiduen dinamikan berriro sartzeko, eta taldean apuntatu diren neska berrientzat (Sara eta Leire) lehiatzea zer den jakiteko balio izan digu partiduak batez ere.

Emaitza ez da onena izan baina lehen urtekoak izanik ez gara gehiegi kezkatu behar. Betiko moduan eskola kiroleko helburua parte hartzea, laguntasuna, talde espiritua eta kirolara bera sustatzea da, emaitza bigarren (edo hirugarren) maila batean utziz.

Gainera neskek lan handia egin dute, urte bat zaharragoa den talde baten aurka jokatu baitute, ligan zehar askotan gertatuko den moduan, baina horrek ez gaitu etengo! Saskiratze bakoitza poz handiarekin ospatu dugu, aulkitik ere une oro animatuz (hau oso garrantzitsua da).

Ikasturtea hasi besterik ez da egin eta oraindik gauza asko ditugu lantzeko. Urte amaieran taldeak beste maila bat erakutsiko duela argi daukagu, betiere eskola kirolaren helburuak ahaztu gabe jakina!

Aupa Kirikiño!!

Berriro bueltan gaude!

Irailaren 10ean eskolen entrenamenduei hasiera emango zaie zenbait zentrotan, BizKirrek koordinatzen dituen eskola kirolak, “Madre de Dios”-en (MADI), Atxuri-Solokoetxen, Indautxuko eskolan eta Kirikiñon burutuko dira, berriz ere konfiantza jarri baitute gure lan egiteko eran eta honela, BizKir kampus bilboko pertsonal profesionalenek beraien eskolaz kanpoko kirol aktibitateak dinamizatu ahal izango dituzte.

Saskibaloia, futbola, patinak, esku-pilota, zumba, gimnasia erritmikoa eta heziki bisio eta irakurmen pertsonalizatu batera egokituak, eskola bakoitzak burutzen dituenak, Bizkaiko Foru Aldundiko eskola kiroleko programatik.

Kurtso honetan nobedade berri bat daukagu, iazko probak izan zuen harrera ona ikusita, aurten gure app berria (Android eta ios) aterako dugu, non kirolariek eta familiarrek eskola bakoitzean burutuko diren aktibitateen albisteak, emaitzak eta ordutegiak kontsultatu dezaketen.

Laster lehen albiste, argazki eta bideoak.

El 10 de septiembre arrancan en algunos centros  los entrenamientos de las eskolak, el deporte escolar que coordinamos desde BizKir en Madre de Dios “MADI”, Atxuri-Solokoetxe, Indautxuko Eskola y Kirikiño, que han vuelto a depositar su confianza en cómo hacemos las cosas para que el personal más profesional de BizKir-campusbilbao dinamice sus actividades deportivas extraescolares.

Basket, fútbol, patines, eskupilota,, zumba, gimnasia rítmica  y heziki adaptados a la visión y lectura personalizada que cada eskola hace del programa de deporte escolar de la Diputación Foral de Bizkaia.

Este curso tenemos una novedad:  tras la buena acogida de la prueba del año pasado,  lanzamos nuestra app (para Android e ios), en la que deportistas y familias podrán consultar horarios, resultados y noticias de las actividades que se desarrollan en cada eskola.

Pronto las primeras noticias, fotos y videos.