Atxuriko saskibaloi taldea martxan hasi da aurten.

Atxuri eskolaren izena asteburu guztietan Bizkaia osotik ezagutzera emango da eta nola ez bereizten dituen bizitazun, indar eta gogoekin.

2001-2002ko neska-mutilak proiektu berri honi ilusio handiarekin ekin diote taldearen harreman ona oinarri bezala hartuta.

Honetaz aparte, astearteetan egiten den saski baloi eskolan atxuriko txikienak hasi dira baita ere. 1′ eta 2′ en mailakoak saskibaloiaren munduan murgiltzen doaz eta esan daiteke gogor datozela!

Orokorrean egin behar den bidea ez da erraza, guztion denbora, ardura,… beharrezkoak dira baina argi dago pixkanaka, pazientziarekin, eta lanean jarraituz gero, jarritako helburuak aurrera aterako ditugula!

Animo guztioi, hau hasi baino ez da egin!!