LARREA-ATXURI  (2012/12/2)

Pasaden asteko partidua urteko lehen irteera izan zen. Amorebietako Larrea taldea geneukan gure aurrean.

Neska eta mutilak gogo handiekin zetozen partidu «berri» honetara.

Lehenengo zatian oso zaila egin zitzaigun beste taldekoak gelditzea talde sendoa eta azkarra baitzen.

Bigarren zatian beldurra atzean utziz, gustorago jolastu genuen, paseak ematen, zelai osoan korrika, jaurtiketak eginez…

Partidu gogorra izan zen eta argi dago honelako taldeak gurea baino landuagoak daudela, jarraitu beharra dago.

Hurrengo irteeran seguraski gauza positibo gehiago aterako ditugula.

 

ATXURI- LUIS BRIÑAS (2012/12/15)

Asteburu honetako partidua nola ez, solokoetxe ikastetxean Santutxuko Luis Briñasen aurka izan da.

Beste aukera bat lehiaketara ohitzeko eta gure maila zein den jakiteko.

Normalean gertatzen zaigun bezala partidu hasierak gogor egiten zaizkigu eta denbora ematen digu jokoan sartzea eta lasaiago jolastea.

Lehenengo zatian bigun jolastu dugu eta aurkariak aurre hartu digu jaurtiketa errezak lortuz eta atakeko erreboteak menperatzen.

Etxean jolastea beti onuragarria da eta bigarren zatian hori bera aprobetxatu dugu jarrera aldaketa batekin, markagailua ahaztuz, bizitasuna ematen jokoari, kontratakeak ateratzen.

Hortik aurrera alaiagoa izan da partidua eta aukera gehiago izan ditugu.

Hala ere gauza asko hobetu behar ditugu eta hasieratik bildurrik gabe atera behar gara baloiaren bila.

Bigarren zati honetako gogoekin hasiko bagina partidu ezberdinak izango genituzke gure aurrean.

Animo talde, eta hurrengoan gehiago eta hobeto!;)