Asteburu berezia pasa den astean bizi izandakoa.

Solokoetxen bildu ginen Atxuriko saskibaloiko bi taldeak egunaz disfrutatzeko,saskibaloiaz gozatzen genuen bitartean.

Txikiek asteartero bezala,gogo eta indarrez aritu ziren Sodupeko taldearen aurka. Ez dirudi arren, txikitxuak jolasten zuten lehenengo partidua zen eta ondo-ondo aritu ziren. Nabaritzen da benetan jolastea atsegin dutela. Pozgarria da larunbatean euki zuten jarrera.

Nagusiak beste asteburuetan ez bezala hasieratik jokoan sartuta egon ziren La Salleko 2002ko mutilen aurka eta markagailuan ikusi ahal izan zen. Jokaldi oso politak ikusi genituen 2 taldeen artean. Azkenean nabaritu zen beste taldearen esperientzia eta leihatzeko ohitura.

Oro har oso goiz polita izan zen eta kirolean ezinbestekoa den JOKU GARBIA nagusitu zen.

Eskerrak eman behar dizkiegu Sodupeko eta La Salleko taldeei gonbidapena onartzeagatik eta festa honetan gurekin murgiltzeagatik, baita bertan bildu ziren guraso guztiei ere.

Egun zoragarriak pasa, Eguberrion eta datorren urterarte!

atxurilsbkt

 

la fototxuri