Atxuriko saskibaloi taldearen lehenengo urtearen amaierara heldu gara. Urte bakar bat izan da Atxuriko izena Bizkaiko saskibaloi munduan egon dena eta argi dago proiektu guzti honen hasiera bakarrik izan dela eta gure aurretik urteak ditugula gauzak gero eta hobeto egiteko aukera.

Denboraldi erditik amaierarako bidean hainbat gertaera eta ekintza berri izan ditugu.

Atxuriko eskolako ume txikiekin gabonak ondoren, San pedro Apostolen, beste hiru taldeekin jolasteeko gonbidatuak izan ginen. Nola ez, txikiak irrikitan zeuden partiduak jolasteko eta lehiatzea zer den ikasten joateko. Gainera, Giro ezezagun hori, beste taldeen aurka aritzearena, ezagutu zuten.

La Salle, San Pedro Apostol eta Madre De Dios-eko multikirolekoekin batu ginen. Guztien aurka jolastu eta ondo pasatu genuen. Argi zegoen gogoz beterik zeudela gure txikiak, nahiz eta urduritasuna giroan zebielarik.

Jai izugarria sariekin eta guzti, San Pedro Apostoleko ikastetxean egon zena. Ahaztezina.

Honetaz aparte La Sallen antolatutako beste torneo baten egon ginen duela aste batzuk.

atxuri BeñatTalde berdinak izan ziren gure aurkariak eta berriz ere intentsitate handiarekin bizi izan zuten gure txikiak, jo ta ke, saskibaloian arituz. Hau ikusita , hurrengo urtean, astean behin jolasteko prest daude.

Atxuriko Minibasket Taldeari buruz beste hainbat gauza azpimarratu ahal daitezke azkenengo hilebete hauei bistada bat emanez.

Gora-beheraz beteriko denboraldia izan arren, orokorrean garapen bikaina izan dute urtearen hasieratik amaierararte. Hobekuntza nabaria da eta emaitzak hori isladatzen dute. Bigarren fasean, 2 partidu irabazi dira eta beste hainbat azkenengo momenturarte lehiatuak. Kurtso hasieran jarritako helburuak guztiz bete dira.Kirol hau errespetuz burutu dute eta honek dituen “baloreak” barneratzen Joan dira urtean zehar.

Denboraldiari amaiera emateko pasaden asteartean,  eskolako neska-mutil, minibasket taldea, gurasoak eta entrenatzaileak, batu ginen gure artean saskibaloian jolasteko eta arratsalde eder bat pasatzeko. Bereziki txikiak izan ziren hoberen pasatu zutenak, gurasoen aurka jolasten egon zirelako. Ondoren, “AMPA” eta gurasoei esker merendola izan genuen patioan eta ezinbesteko amaiera bat eman genion, guztion iritziz urte ikaragarri honi, sentsazio berriz, pozez, eta indarrez beterikoa.

Elkarlana guztiaren oinarria izan da, horregatik  eskerrak eman behar dizuegu guraso guztiei, lehenengotik , azkenerera, zuen lan eta jarrera izugagarriagatik. Umeak ekarri-eramateko eta guztia ondo antolatzeagatik.

Aipatzekoa da ere gure Txente, Solokoetxeko ikastexea eta erabiltzen dugun zelaia beti prest eta arazorik gabe egoteagatik. Baita Patxori ere, egunero ilusio beteriko kutxa bat bezala diharduelako. Eskerrik asko denoi.

Eskerrak eman ondoren, kurtso hasieran esan bezala, hau hasi baino ez da egin eta hilabete batzuk ostean seguru nago guztiok aurten baino indar gehiagorekin itzuliko garela bide honi jarraiera emateko.

Uda bikaina izan eta laister arte!! Beno, batzuk Bilbo Basketeko kanpusean elkar ikusiko gara. ¡¡¡AUPA ATXURI!!!

atxuri 12-13