Izenburuak dena azaltzen du, ezin genuen imaginatu pasa den astean, larunbat honetan gure Atxuriko bi taldeek emango ziguten ikuskizuna. Emozio eta sentimendu asko zeuden airean, gurasoena, entrenatzailearena, eta noski… gure umeena; hasierako minutuetan urduritasunak ikusgarriak izan ziren, bi taldeentzako, urdina zein gorria, baina hori berez ez gintuen gelditu atzo!!!

Hilabete honetan egindako lana bere etekinak ematen hasi da, eta gure txikiak beldurra sartu dute, eta ezagutzera eman dute euren burua kategorian!

Emaitza garrantsitzuena ez bada ere, lau partidu irabazi genituen, eta hainbat jokaldi harrigarriren lekuko izan ginen, denon poztasunerako. 3×3 delakoa, berria izanda ere, ondo moldatu gara eta, hau hasiera baino ez da izan. Umeek lan egiten jarraitu nahi dute, eta ez diogu ezetzik esango. Edozertarako prest ditugu, eta izango zaituztegu, gurasoei, denboraldi honetan zehar. Beraz, honetan arituko gara, bakoitzak duen lekua aurkitzeko, eta saskibaloiaz elkarrekin goza dezagun!

SHOW MUST GO ON!