Garaipen goiztiarra lortu zuten San Pedrokoek larunbat goizean La Sallen. Aurkaria Getxoko Andra Mari ikastola zen oraingoan, eta aspaldiko partez, gure taldeak, jokalari guztiak jokatzeko prest zituen.

Partida gogotsu hasi zuten bilbotarrek, eta  betiko moduan, baloi asko lapurtu zituzten guztien artean, beste aldean saskiratze errazak lortuz.

Aurreko jardunaldian bezala, SPA-koek talde-joko maila oso ona erakutsi zuten, baloia elkarren artean pasatuz eta erraz jokatuz.  Hala ere, batzuetan gure neska-mutilek saskiratzea lortzeko presa handia dutela dirudi, eta horren ondorioz erasoko akats batzuk ikusi genituen partidan zehar (txarto aukeratutako jaurtiketak, pase luzeegiak …).

Atsedenaldiaren ostean partida aterpeko zelaira lekualdatu zen, euriaren eraginez kanpoko zelaian erorketa batzuk ikusi baitziren. Hala ere, taldeak lehen aipatutako mailari eutsi zion,  eta boterik egin gabe jokatu zuten amaieraraino.

Partidako datu onena, Luciaren denboraldiko estreinaldia izan zen, belarriko ebakuntza baten ondorioz ez baitzuen larunbatera arte jokatu. Gainera, lehenengo partidan egon ez ziren Telmo eta Ikerren estreinaldi ofiziala izan zen ere.

Amaitzeko, denboraldiko bigarren garaipena lortu dela esan beharra dago, eta aurrekoan bezala, jokalari guztiek gutxienez saskiratze bat lortu dutela aipatu behar da (aktan agertzen ez den arren). Honekin batera, umeek partida guztietan zehar erakusten duten sakrifizio maila goraipatu behar da ere, galtzen edo irabazten joan arren, beraiek duten grina eta gogoa ez baita desagertzen.

Aupa SPA!!!