Pasa den astean urteari amaiera eman genion Atxuriko txikienek eta hain ondo egin dute lan ume hauek, ezen honelako amaierako jaia merezi zuten.

Gure entrenatzeko arropa alde batera utzi genuen eta… tatxann! hau izan zen emaitza!!!!

Joko ugari izan genituen, releboak,tiro jokoak…. baita buruko kalkulua ere egin genuen (gabonetan ahaztu ez dezagun); amaieran txokolatea jan genuen eta argazki batzuk atera genituen ere… hau bai amaiera!!!

Hurrengo urtean, hemen izango gaituzue berriz, gogo gehiagorekin, alegia, eta irabazteko prest!

Gabon zoriontzuak opa dizkizuet danori… ZORIONAK ETA URTE BARRI ON!