Txapelketaren bigarren jardunaldian, SPA taldeak, eguerdiko 12:45 etan, La salle eskolako zelaietan jolastu du, Jado Compasión taldearen aurka, denboraldiko bigarren garaipena eskuratuz.

SPA-koek jokalari aldaketa ugari zekartzaten partidura, lesioak zirela eta, Lucía, Elga eta Iker galdu zituzten, baina zorionez, orain arte egon ezin izan ziren bi jokalari berreskuratu dituzte, Esti eta Telmo, taldearen jokura bikain moldatu zirenak .

Etxekoek partidu ederra jokatu zuten, lehenengo jardunaldiarena hobetuz, jokalari guztiak ahalegindu ziren erasoan nahiz defentsan eta haien artean jokaldi politak sortu zituzten, teknikoki eta batez ere, talde bezala, aurrerapausua eman dutela erakutsiz, gurasoen eta bertan zeuden adituen gozamenerako.

Espero dugu joku eta giro bikain hau mantentzea,

Animo SPA!