Atxuriko gurasoak izan ditugu azken ostiral honetan, formakuntza bat burutzen: Nola betetzen dira saskibaloiko aktak?

Arrakasta handia izan zuen, 7 bat guraso izan genituen gure artean, emakume bakara…hurrengorako badakizue!

Gustora egon ginen guztiak, pausoz-pauso azaldu genuen nola betetzen den akta, zalantza guztiak argitu genituen, eta egoera bat praktikatu genuen ere.

Espero dugu baliagarria izatea, gure zelaietan aplikatzeko eta ahalik eta joko zentzudun eta garbiena bilatzeko denon artean, umeak lekuko.

Eskerrik asko etorri zineten guztiei, merezi du interes eta gogo hain handiak dituzten gurasoekin lan egitea!

Beste batera arte!

Ikasten