Asteburu honetan ere, naiz eta partidua galdu, gure Berangoko preminiek itzelezko partidua jokatu dute. Ohikoa den bezala, defentsan gogor eutsi dute aurkariei ia errebote denak kenduz. Hasierako bi partiduak irabazi dituzte Antonek hartutako erreboteei esker eta Mikaelak eta Egoitzek bereziki sartutako kanasteei esker.

Ere aipatu beharra dago Martinaren ausardia kanastara sartzeko orduan eta Beñatek eskainitako laguntza bere lehenengo partiduan. Gutxinaka – gutxinaka aurrera doaz gure jokalariak, geroz eta segurtasun gehiago izanez, eta partiduz partidu haien kemena erakutsiz.