Aurten 3x3ko hiru talde premini, batak neskak eta beste biak mutilak, eta 5x5eko 2.urteko nesken premini taldea osatzen dituzte Atxuriko saskibaloi Eskola.

3x3ko neska-mutilen lehenengo urtea izango da saskibaloira jolasten dutela.
Ez dute imaginatzen zenbat bizimendu izango dituzten lehenengo urte honetan, taldearekin bilbotik kanpo beste ume batzuen aurka jolastea, talde barruko (beraien arteko) dinamika… tristurak, poztasunak… denetarik azken finean.

Urte garrantzitsua askorentzat, seguruenik kirol hau maitatzen hasiko diren lehenengo momentua izango dela.

Bide luze honi ongi etorria emateko oso gogotsu hasi dira.

Nesken lehenengo partidua, baliteke, urte guztian izan zuten irteerarik hurrunena izatea. Balmasedan hain zuzen ere. Urduritasuna oso nabari, dena berria; zelaia, beste umeak, lehiaketa…
Hala ere ordu bikaina pasatu zuen taldeak eta poz-pozik bueltatu ziren Bilbora hurrengo partiduaren zain.

Hurrengoan, etxean tokatzen zitzaigun eta aurrekoan baino askoz gehiago borrokatu eta sentsazio hobeagoekin amaitu zuten gure Atxuriko neskak. Solokoetxeko Institutoan jolastea (gure zelaian) jende pila batekin, denak animatzen, izugarria izan zen beraientzat.

3x3ko Mutilen lehenengo partidua ordea, Begoñazpin izan zen eta neskak bezala oso urduri hasieran baina gogo askorekin. Lehiakatan oso ondo sartu ziren eta beste bi taldeak gailendu zitutzten. Bikain pasatu zutela nabaritzen zen beraien aurpegiak begiratuz.

2. asteburuan etxean, berriro ere indartsu, Escolapios eta Padura taldeei irabazi zieten eta bikain pasatu zuten goiza taldea animatzen eta momentu zoragarria bizitzen.

Abenduko zubiaren ondoren, txikiak irrikitan daude hurrengo asteburua heltzeko, berriro jolasteko eta ondo pasatzeko haien artean.

Beste aldetik, 4. mailako, 5x5eko nesken premini taldea, nagusienak, hasiera bikaina izan dute lehiaketako lehenengo hilabetean.

Gehiengoak urte pare bat gutxienez daramatzate jolasten, bi ume izan ezik, berriak ditugula aurten eta hasieratik topera ibili dira haien eskuetan dagoen guztia ematen. Izan ere, lehenengo 2 partiduak irabazi dituzte eta asteburu honetan 2.faseari ekingo diote Tabirako Nevers-en aurka.

Talde hau, txikientzako errefentzia izango da eta oso langile ari dira, hau horrela izan dadin.
Txikiak ispilu bezala izango dituzte nagusiak, eta lanean jarraituz gero, hobetu daitekela eta ondo jarraitzen pasatu ahal dutela ikusiko dute.

Astean zehar eta larunbatetan, lan giroa oso ona da eta norabide zuzenean goazela nabaria da.

Jarrai dezagun horrela.

Aupa Atxuri!