Asteburu honetan bi partidu jokatu dira Kirikiño ikastolan. Hasteko, 2008koak Begoñazpìren kontra aritu ziren,  Txurdinagako “derbi” bezala sailkatu daitekeen topaketan. Gogor ekin zioten partiduari neskek baina minutuak pasa ahala Begoñazpi markagailuan urruntzen hasi zen.

Presioa gainditzeko arazoak izan zituen taldeak, baina partiduan zehar oso momentu onak egon ziren ere (3. eta 6. zatian batez ere), eta gutxienez partzialen bat irabazi ahal izan zuten.

Amaierako emaitza porrota izan arren, taldeak lanean jarraitu behar du, gauza berriak ikasiz, betetako akatsak zuzenduz eta saskibaloiaz gozatuz! Energia aldetik ezin du inork talde hau garaitu!

 

Minibasketekoen ostean, aurre-minibasketekoen txanda izan zen, euren lehen partidu ofiziala hain zuzen ere. Urduritasuna eta motibazioa begi-bistakoa zen eta egia esan oso lan txukuna bete zuten jokalari guztiek. Gainera, atsedena hartzen hari zirenek ez zioten animatzeari utzi!

Partidua Esclavas Fatima ikastetxearen aurka izan zen, eta garaipena lortzea ezinezkoa izan zen arren (bi berdinketa eta bi porrot), neska-mutilek oso gogotsu jokatu zuten, elkar animatuz eta lagunduz, benetako talde baten moduan. Nagusien kasuan bezala, urtea oso luzea da eta oraindik gauza asko daude lantzeko. Umeek larunbat honetan erakutsitako motibazioak altu jarrai dezala espero dugu!!

Aupa Kirikiño!!