Gure txikien taldea jada urduri zegoen azken bi astetatik hona, egunero galdetzen ea noiz izango zuten partidua. Gogoak nabarmendu ziren zelaian jokatzerakoan. Aurrean Dosa Salesianos taldea zuten, eta garaitzeko gai izan ez baziren ere, guztiek disfrutatu zuten. Lehenengo urtea lehiaketan murgildurik, gogoz beterik daude atxuriko txikienak, topera jarraitzera!.

Txanponaren beste aldea minien taldean aurkitzen dugu. Lehenengo partiduaren ostean, gogoz hartu zuten erronka. Erritmo frenetikoz jokatu zen partidua. Aurrean zegoen taldea ez zituen gauzak erraztu, baina esfortzu handiz lehenengo garaipena lortzeko gai izan ziren! Ospatu eta guzti, merezi dute eta. Honengatik Zorionak eta aupa Atxuri!