BizKir-campusbilbao

BizKir-campusbilbao 2010ean sortutako irabazi-asmorik gabeko erakundea da. 2012an Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte-intereseko elkartea deklaratu zuen. Kirol heziketa ekimenak eta astialdiko ekintzak antolatzera bideratua dago zentzua ematen dioten helburuak lortzeko.

 
 

BizKir-campusbilbao

BizKir-campusbilbao es una asociación sin ánimo de lucro, creada en 2010 y reconocida de interés social por la Diputación Foral de Bizkaia en 2012, orientada a la organización de actividades de enseñanza deportiva y enriquecimiento del Tiempo Libre para alcanzar los objetivos que le dan sentido.

 

 

 Xedea

Multikirol jarduera sustatzea, talde kirolak bultzatzea, arreta pertsonalizatua ematea kirolari bakoitzak duen mailari egokituz, aukerarik ez dutenei kalitatezko kirol jarduerak hurbiltzea, erakundeei kirol eskaintza egituratzen laguntzea, familiei helburu komertzialik gabeko zerbitzurik onena eskaintzea, entrenatzaile eta monitoreen formazioa hobetzea aldi berean babesa emanez lehenengo lan-esperientzietan.

 

Ikuspegia

BizKir-campusbilbaok lanean dihardu gure inguruko kirol kanpus eskaintzan erreferentea izaten jarraitzeko, zerbitzu-bikaintasuna etengabe bilatuz eta gertutasuna eskainiz gure ekimenekin lotutako erakunde, familia eta parte-hartzaileei. Kirol jarduera hobetu nahi dugu ikuspegi etiko batetik abiatuz, kalitatezko lana egin eta gure balioak partekatzen dituztenei lagundu. Eskainitako zerbitzuaren balioa medio, bideragarritasuna bilatzen dugu, lehiaketazko kirolen praktika sustatuz, beste kirol-diziplina batzuk eta aisialdiko kirol jarduerak alde batera utzi gabe.

 
 

Balioak

  • Talde-lana: Gure gaitasun onenak taldearen hobekuntzara bideratu. 

    Elkarrekin lan egiten dugu. Hainbat arlotan garatzeko aukera dago eta baita proiektu berrietan parte hartzeko ere. Umeek ulertzen dute elkarrekin lan eginda eta taldeko partaide guztien garapena lortuta, taldeko kide guztiak garatzen direla. 

  • Solidaritatea: Martxan jarri kirola zailtasun bereziak dituzten pertsonei hurbiltzeko proiektuak.

    Guztion parte-hartzea erraztu, giza erakundeekin akordioak sinatu eta ekimenetara doan joateko aukera eman. Gizartearekiko kontribuzioa gogoan izanda irakatsi. 

  • Konfiantza: Zintzotasunez eta gertutasunez lan egiten dugu. 

    Sinpatia, zerbitzu jarrera, berehalakotasuna bermatzea parte-hartzaileen, familien eta erakundeen arretan,  kudeaketaren gardentasuna.

  • Leialtasuna: erakunde laguntzaileenganako konpromisoa eta leialtasuna adierazi. 

    Koherenteak izan gurekin lan egiten duten erakundeen beharrak betetzerakoan.

  • Zintzotasuna: Konpromisoa hartu erakundean lan egiten duten familia eta pertsonekin. 

    Familientzat arrazoizko prezioa duten ekintzak eskaini eta kalitatezko lana bultzatu sektore honetan, legedia zorrozki betez.

  • Trebakuntza: Kirolarien eta teknikarien trebakuntza hobetu. 

    Antolatutako ekintzetara goi mailako profesionalak eta teknikariak erakarri monitore lantaldeak aberasteko, euren lana gidatuz eta kirolariekin zuzenean lan eginez. Kirolariak lagunarteko lehian hezten ditugu, ikaste prozesuan eta erantzunkidetasunean.

  • Dibertsioa: Kirola eta beste hainbat ekintza modu dibertigarrian eta erakargarrian eskaini.

    Parte-hartzaileek kirol-lehia osasunarekin lotua dagoela ikustea lortzea, joko garbiaren garrantzia, errespetua eta ahaleginarekin gozatzea, hobera egitea eta talde bateko kidea izatearen sentimendua lantzea.

  • Aniztasuna: Hainbat kirol-diziplina landu eta esperientzia aberasgarriak eskaini. 

    Hainbat kirol-ekintza eskaini kirolarien garapena aberastuz, euren trebakuntza osotuz eta kirol-aukera berriak daudela erakutsiz.

  • Errendimendua: Kirol-ekintza modu pertsonalizatuan eskaini parte-hartzaile bakoitzaren gaitasunak eta heldutasuna kontuan izanda. 

    Eskaintza zabala eduki bai lehen kirol-esperientzia duten umeentzat, bai kiroletan goi maila lortu dutenentzat, beti laguntza eta babesa emanez.  

 
 
 

 Misión

Fomentar la práctica multideportiva, impulsar los deportes de equipo, lograr una atención personalizada acompañando a cada deportista en función de su nivel, acercar la práctica deportiva de calidad a quien tiene dificultades para lograrlo, ayudar a entidades a estructurar su oferta deportiva, ofrecer el mejor servicio a las familias sin objetivos comerciales , mejorar la formación de entrenador@s y monitor@s, acompañándoles en sus primeras experiencias laborales.

 

Visión

BizKir-campusbilbao trabaja para seguir siendo la referencia en la oferta de campus deportivos de nuestro entorno, en continua búsqueda de un servicio de excelencia y cercanía para las entidades, familias y participantes vinculados a nuestras actividades, logrando desde prismas éticos mejorar la práctica deportiva, la generación de trabajo de calidad y ayudar a quienes comparten nuestros valores. Buscamos la viabilidad a través del valor de nuestro servicio, fomentando la práctica de deportes de competición, enriquecidos con formación en otras disciplinas y actividades deportivas más recreativas.

 
 

Valores

  • Trabajo en equipo: Aportar nuestras mejores capacidades a la mejora del colectivo.

  • Solidaridad: Implantar proyectos que acerquen el deporte a personas con dificultades.

  • Confianza: Trabajar con honestidad y cercanía. Simpatía, actitud de servicio, inmediatez en la atención y transparencia en la gestión.

  • Lealtad: Compromiso y fidelidad con las entidades colaboradoras. Coherencia en la atención a las necesidades de las entidades que colaboran con nosotros.

  • Honradez: Compromiso con las familias y las personas que trabajan en la entidad. Ofertar actividades que sean lo más asequibles para las familias y favorecer la creación de empleo de calidad en el sector, cumpliendo rigurosamente con la legislación.

  • Formación: Mejorar la formación de l@s deportistas y técnicos.

  • Diversión: Acercar el deporte y el resto de actividades de una forma divertida y atractiva.

  • Variedad: Acercar diferentes disciplinas deportivas y ofrecer experiencias enriquecedoras.

  • Deporte: Favorecer la actividad deportiva de una manera personalizada a las capacidades y maduración de cada participante.